We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Lau Bat

by Uger

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Bost 04:05
Nere akatsak ikusten ditut Nere miseriak entzuten ditut Nere porrota ondo dastatu Frustrazioaren usaina dekot. Ondoa laztandu ta gorantza igo, Gora eta behera, behera eta gora, Albo batera eta bestera, onera ta okerrera, Albo guztietara Ta ez hiltzeko mugitzen naiz Ta ez bizitzeko mugitzen naiz Ta bizitzeko mugitzen naiz Ta hiltzeko mugitzen naiz
2.
Iltzeak 03:57
Orain gara okel ta egur, Ezer ez gordetzeko momentuan, bat egitekoan. Orain gara okel ta egur, okel ta egur. Desberdinak garela esaten dutenak badira, Amnesia aproposak memoriaren arabera. Behar ugari kontu berdinetan, Iltzeak zeharkatzen gaitu. Ekaitzak zure barruan, lehorteak zeure inguruan, Hainbat premia dugu sorbaldetan. Azalak batu egin gaitu, Mamiaren garapenaren kontra, zarenaren kontra. Azalak batu egin gaitu, mamiak ez nau seguru. Sentiberatasunaren oihartzuna da justizia, Berun pisutsiko kate partekatua. Zorrozkiloak geure esfortsuan, Minak zeharkatzen gaitu. Alegoria gordin hontan aurkitzen dugu Izan garen eta sortu dugunaren arteko zigorra. Minak, hizkuntzak, generoak, … Zeharkatzen gaituzten horiek denak, Okela eta egurra batzen dituzten iltzeak.
3.
Lanbroa dator dena estaliz, Eta ez du hametik urteteko atea ikusi. Gerturatu eta urrundu, Ezin gara ukitu abiapuntu bat eduki barik. Ondorengoen kea izango gara. Goza eizu, eta bildurtu, Ez zuzen eta ez huts itsuen besarkadetan. Eta ahal bada, gogoratu, hasieran begi bi iditeko ibili zenari. Kearen fabrikan erretzen dena gu geu gara.
4.
Los Rosales 06:00
Gezur zahar baten loraldi berria Eta bihotzerrea baretuz, gure errukia. Erakusleihoan ikusten da nahi kolektiboa eta islada; Bata gezurra bezain ederra, bestea izana, egi hutsa. Ederra dena, ederrean Eredua da, ukiezina. Arantzak zaintzen dabiz, Beharrezkoa bezain eskuraezina. ¿Quién estará detrás de los rosales? ¿Quién mima la verdad viviendo entre cristales? Ezerrezera heltzeko prozeduran buru-belarri, Nere denbora da oin asperduraren egarri.
5.
Ama Bi 05:07
Ama bi dira nahia eta enpeñua Bizi jario hontatik bideratzen gaituztenak Ama bi dira hamaika habietan Hartzen gaituztenak, galtzen gaituztenak. Ama baten beldurra, besteak honi kontuak eskatzea. Jagon ez mantendua, Gaitzaren zaintza. AmaBiHamaikaHabietan TaBiHabiAbereBarik AmarikGabekoHabiak HabiPilaAmaBarik

about

“Lau-bat” 2022ko udan grabatu, nahastu eta masterizatu da Ugerren eskutik Txarraska Gaztetxeko estudioan (Basauri) bateriak izan ezik, Derioko korta batean grabatuak izan direnak.
CD-en kutxak Txirbilenean (Sestao) zeuden zaborren artean berreskuratuak izan ziren.

Enaren irudia Markaidako baserri baten egindako argazki batetik hartuta dago. Liburuxkaren ilustrazioak taldeko kide bakoitzak eginikoak dira.

Kutxa eta disken margoketa eta serigrafia “La Rota” (Sestao) etxe okupatuan egin dira.

Kanta eta letra guztiak Ugerrenak dira.
Ekaik “Kearen Fabrika”-ren idazketan inspiratu zigun.

-”Sute bat dago kearen fabrikan!”-

Diska honetan Julen Egiak (Los Rosales-en koruak), Josu Arakilek (Los Rosales eta Bost-en koruak) eta Kepak (Bost-en koruak) parte hartu dute.

Gizarte honek egunero zeharkatzen gaituen arren, ilusioz jarraituko dugu gauza txikiak ekiten, geure bizitzari zentzua ematen baitiote.

Uger Uri (bateria), Haza (baxua), Borja (kitarra), Fiker (kitarra), eta Gago (ahotsak eta sintetizadorea) gara.

2022ko Azaroa

credits

released November 11, 2022

license

Some rights reserved. Please refer to individual track pages for license info.

tags

about

Uger Bilbao, Spain

contact / help

Contact Uger

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Uger, you may also like: