We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Hirugarrengaiak / Hitz Mitz

by uger

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

about

Hona hemen UGER-ren azkenengoa, 8 minutu pasatako abestian batutako 2 kanta, "LAU-BAT" diskatik kanpo geratu zirenak. "Hirugarrengaiak / Hitz Mitz" aurreko lana eta hurrengoaren artean kokatzen den trantzisio soinuak dira.

UGER gara: Uri (bateria), Aza (Baxua), Fiker (Gitarra), Borja (Gitarra) eta Gago (Ahotsa eta Teklatuak).

"Hitz-mitz" abestian, Julen Egiak (Detroit, No Komply) kolaboratu zuen ahotsetan. Argazkian Ekai agertzen da.

Grabaketa eta nahasketak: UGER

lyrics

HIRUGARRENGAIAK

Mila gauza geure sama inguruan
So-so-sokatik tiraka
Dana erretzeko bilatzen ez ahal gara
Dana leuntzeko erraztasunez janzten garen bezala

Interes mugimenduak
Ekonomia erlazioak
Koju ta galdu ahal diren
Hirugarrengaiak

Mila itxura eskaintzeko
Ta honen azpian
Garena eta ausentzia.
Biak gabiz orain guztiz galduta,
Nola heldu naiz honetara?
Hitzez, hutsez, indarrez
Ta hemen dau naizen dana.
Barkamenez, beldurrez,
Besarkadez jantzia.

--------------------------------------

HITZ MITZ

Bihar noiz iritsiko zain zaude, itxaropenak bere lana egitearen zain.
Oraina hain krudela ez izatea, oraina hain oraina ez iruditzea.

Joaneko bidaia absurdua bezain gertagaitza
Errebeldia beste helbururik gabe

Itxasoan egindako zauriak
Lurrean sendatzen dira

Hotzak inbaditzen du
Sua pizten duzu
baina kearen mamuek
hotza zaindu nahi dute

Beroa beste helbururik gabe
Errebeldia beste helbururik gabe

credits

released May 20, 2023

license

tags

about

Uger Bilbao, Spain

contact / help

Contact Uger

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Hirugarrengaiak / Hitz Mitz, you may also like: