1. |
Iltzeak (akustikoan)
04:10
|
|
||
Orain gara okel ta egur,
Ezer ez gordetzeko momentuan, bat egitekoan.
Orain gara okel ta egur, okel ta egur.
Desberdinak garela esaten dutenak badira,
Amnesia aproposak memoriaren arabera.
Behar ugari kontu berdinetan,
Iltzeak zeharkatzen gaitu.
Ekaitzak zure barruan, lehorteak zeure inguruan,
Hainbat premia dugu sorbaldetan.
Azalak batu egin gaitu,
Mamiaren garapenaren kontra, zarenaren kontra.
Azalak batu egin gaitu, mamiak ez nau seguru.
Sentiberatasunaren oihartzuna da justizia,
Berun pisutsiko kate partekatua.
Zorrozkiloak geure esfortsuan,
Minak zeharkatzen gaitu.
Alegoria gordin hontan aurkitzen dugu
Izan garen eta sortu dugunaren arteko zigorra.
Minak, hizkuntzak, generoak, …
Zeharkatzen gaituzten horiek denak,
Okela eta egurra batzen dituzten iltzeak.
|
||||
2. |
|
|||
Epai zuri, niri beltz
Euri gorriz argitu nahi.
Azala bitan ebai, azala bitan ebai
Aratz, lohi; barne, kanpo;
Dikotomiaren guda hutsa.
Izena da hunkituarentzat
beldurra legean bezela.
Subjektibotasunaren dantzan
egoeraren testuinguru partziala.
Izan partziala,
egi partziala,
partziala izan!
Epai zuri, euri gorriz.
|
Streaming and Download help
If you like Uger, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp