1. |
Urtua
04:22
|
|||
Agendatik ihes egin du , ez du denbora nahiko
Bere dantza askea da gafa-pasta prismetatik
Abiaduraren ziztada
Pauso guztiak indar hutsa ez ote ahal dira?
Urtu egiten da tinta erdian
Jaramonik ez egin kanpoko zaratari
Zeure lauki horren aplikazio baten soinua zara
Gurpil horztun honen enpaste berri bat
Itsasaldia ez gelditzeko hurrengo olatua
Urtu egiten zara aldatu beharrean
Urtu egiten zara aldatu beharrean
Irudia libre izan behar bada
Ez dadila izan nagusi
Koloretik kanpo atara
Ta iritziak irentsi
Urtu egiten zara aldatu beharrean
Urtu egiten zara aldatu beharrean
Urtu egiten zara aldatu beharrean
Urtu egiten zara aldatu beharrean
|
||||
2. |
Ugerra
03:39
|
|||
Denborarekin agertzen dena da,
Nahita ez, nahita ez agerikoa
Hainbat galdera, laztan gogorren erantzuna
Ederraren ugerra xaboi ponpa honetan
Datu base hau beteta, beteta
Oroimena zena oin sormena
Ta dantza pluraletan galduta egon arren
Elkar topatzen gara
Burdinaren amaiera, dirua
Binomioa erditzen
Ta lora altxata bazan lurraren errebelde
Gu hemen herdoila gara
Datu base hau beteta, beteta
Oroimena zena oin sormena
Ta dantza pluraletan galduta egon arren
Elkar topatzen gara
Orlegi iluna, izara bero
Guztiz, guztiz eroa
|
||||
3. |
Ezfera
03:32
|
|||
Babesik gabe beldurraren mendean
Iritzirik gabe uhinen menpean
Heurekoikeriaren onespen zintzoan
Sikatzen hasten zan lurraren odola
Izpi hutsak gara basamortu itzelan
Bazterturik amildegi lehorretan
Lasaitasuna apurtuz, harri bat kokotean
Ta distantzia dela oin onartu behar
Lau hanketara bueltatzen gaituena
Piztia zara, piztiak gara!
Anestesiatuta
Erein ezin den hodeien zeruan
Dena horiz margozten da
Zarata ugaria behar da
Ikurrin faltsuen kanta eteteko
Lege txuriak salmentan
Angelubako mafia jagoteko
Anestesiatuta
Gorputz bat argitzerakoan
Atzetik bat iluntzen da
Anestesiatuta
|
||||
4. |
V.A.R.
01:38
|
|||
Zein zan amesteko bidearen apurtu nahi zenuten puntua ta zein irentsi ta aldatu nahi zenutena?
Zeuen ikarak, eraikin sistematzaile baten parte, goitik behera jaistera, jaistera doaz!
Zeuen ikarak eraikin sistematzaile baten parte, goitik behera jaistera, jaistera doaz!
|
||||
5. |
Ez dut nahi
03:25
|
|||
Ondo sentitzeko lasterketatik galdua
Ta bidea antzina ahazturik korrikan noa
Aire beroa besarkatzen nau
Gura dodan guztia eskuragarri ta ez dut nahi
Ez dut nahi!
Bihotza asetzeko makinak zorabiatzen nau
Nola urten ahal naz hametik aukera ez padau?
Begiak idi, begiak idi, ta nire alboan zauz
Ze ostia eitzen dogu korrikan ez badugu nahi
Orratzari jarraitu, jarraitu!
Sistema izateko, gizakia ahazteko
Zer dira aukerak?, nahiago bizitza
Galdu eta topatu, topatu!
Ta odol grisa ez dugu, ez dugu nahi!
Zazpi eguneko buklean sartuta
Hainbat eta hainbat bukleren artean
Eta aukera deritzozu, honi aukera deritzozu?
Borobil handiago baten haiz sartuta
Ta atzine pasa diren bukleen gerizpe soila zara
Gerizpe soila zara
Besteak zu ikusteko, ulertzeko
Horman islatzen den gerizpe gris soilan
Dimentsio bat galduz bilakatzen zara
Memoria izateko nahi zenuena
|
||||
6. |
Erroa
06:59
|
|||
Kanpotik barrurantz, ez da indarra baina
Nolabait azaldu behar
Beste guztia garrantzia galtzen du
Gure aukerak, goiz berriak
Ispilu beltz handienean
Gorputzak be isladak dira, isladak dira
Grabitatea da sustrai ta beste guztia iritzi islada
Ez da askatasunik, pisua bakarrik, pisua bakarrik
Ez helbururik, pisua bakarrik, pisua bakarrik
Gurpil zorotan, egindakoa eta alferraren tronua
Geometriaren aztarna Vitruvioren ustetan
Zintzilik, biluzik, denbora eta itzalean
Ezer ikutu barik, ezer ikutu barik, nola ez moldatu nire egia
Grabitatea da sustrai da beste guztia iritzi islada
Ez da askatasunik, pisua bakarrik, pisua bakarrik
Ez helbururik, pisua bakarrik, pisua bakarrik
|
Streaming and Download help
If you like Uger, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp